XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ROXALI - Jaunak deitu nau eta bortizki erran daut, segidan ohea egin nezan...

DOROTHEE - Bortizki?

ROXALI - Bai Anderea! Begiak burutik jaliz...

DOROTHEE - Bego beraz hortan. Ekar-zazu Ttittu-ren esnea.

ROXALI - Ongi da, Anderea! (Roxali badoa).

DOROTHEE - (bakarrik eta apal) Begiak burutik jaliz...

DOROTHEE - TTITTU.

DOROTHEE - Ttittu ene maitea, ene bizia, behar dautzut zerbait erran...

TTITTU - Erran, erran (irri).

DOROTHEE - Ttittu, haunditu eta, zer eginen duzu?

TTITTU - Ez dakit ama (irri).

DOROTHEE - Nere ustez, lehenik behar zinuke inglesa ikasi...

TTITTU - Inglesa ikasi? (irri) Zendako?

DOROTHEE - Jende eskolatu guziek jakin behar dute inglesa, Tittu Inglesa, balinbadakizu, nora nahi joaiten ahal zira. Eta denek norbaitentzat hartuko zaituzte! Zeren, gure frantses hunekin ez gira urrun kurritzen ahal. Québec-era doi doia eta oraino... Nahiz, inglesarekin...

TTITTU - Nik, emazteak (irri) ezagutu nahi!

DOROTHEE - Xo! Ttittu! zure adinean, ez da holakorik erraiten...

TTITTU - Zonbat urte ditut (irri) ama?

DOROTHEE - Haurra zira oraino...

TTITTU - Haurrek ikasten (irri) inglesa?...

DOROTHEE - Inglesaren zuri erakasteko, deituko dugu, gure adiskide Timoleon... Baina nork du gure pentsatzen? Denetaz ahantziak gaitun... (geldi) O! ez dinat sekulan nere burua hoin bakar sentitu... Biziak izitzen nin. Biziaren beldur nun... Baina hik, Roxali, ez dezaken hori konpreni...